Iruñerriko Bulkada Eguna, larunbata honetan Atarrabian

40 urte beteko dira aurten, Jarrai, Ezker Abertzalearen baitan kokatzen zen lehen gazte antolakundea sortu zenetik. "40 urte gazte antolakuntzaz eta gazte borrokaz", azpimarratzen dute Ernaitik. Bulkada Berrien Garaia Da! dinamika jarri dute martxan Ernai eta Aitzina antolakundeek efemeride hau gogoratzeko eta aurrera egiteko.

2019-ko martxoak 20

40 urte hauetan gazte antolakuntzak izan duen bilakaeran geldialdia egin eta aurrera begira jartzeko asmoa dauka dinamika honek. “Askotan esan dugun bezala, etorkizunaren nostalgikoak garelako, eta ikusmira gazte borroka balioan jarri eta egiteke daukagunean jarri nahi dugu”, dio Ernaik.

Iruñerriko Bulkada Eguna martxoaren 23an, larunbatarekin, ospatuko dute Atarrabian.  “Bertan, Iruñerrian 40 urte hauetan Gazte Antolakuntzan ibilitako gazteak berriz elkartzeko asmoa dugu, urte luze hauetan egindakoa balioan jarri, eta aurrera begira egiteke dugunari ekiteko”.

Azken hilabetean, Iruñerriko Ernaiko taldeen sareen bidez, olinpiadetarako beroketa hasteko, erronkak luzatzen ibili dira auzo eta herrika. Erronkek, amaiera Bulkada Egunean eginen dituzten olinpiadetan izanen dute, bertan auzo eta herri bakoitzeko militante eta militante ohiez osatutako taldeek jokatuko dutelarik. Dena den, olinpiadak ez dira eginen duten bakarra, egunak askoz gehiagorako emango du. Egunari hasiera 11etan emango diote txupinazo baten bidez, ondoren, olinpiadak, bazkaria (Atarrabiako Basajaun tabernan edo Iruñeko Karmen kaleko Herriko Tabernan), bazkaloste musikatua, kalejira, kontzertuak eta ekitaldia izanen dira.

Gehiago