Alde Zaharreko bizilagunek indar polizien okupazioa bertan behera uztea exijitu dute

Maravillas Gaztetxean langile batzuk lanean dauden bitartean, Alde Zaharreko kaleek poliziz beterik jarraitzen dute. "AZ ekimena" Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan eta Nafarroako Gobernuan izan da, okupazio poliziala bertan behera gera dadila exijitzeko. Auzoan gazteek kudeatuko duten espazio baten beharra azpimarratu du bizilagunen elkarteak, eta Maravillas Gaztetxeari bere babesa eskeini dio.