Zatoz Hatortxura! Hator etxera!

Ana Fernandez, duela 15 urte dispertsioaren ondorioz hildako Sara Fernandezen arrebak, poema bat eskaintzen dio bere ahizpari. 15 urte dira Sara Fernandez iruindarra urrunketak hil egin zuela. Lagun bat ikustera Valdemorora bidean, auto istripu baten ondorioz zendu zen. Oraindik ere 265 euskal preso politiko daude espetxean. Oraindik ere ehunka dira astebururo-astebururo bizitza errepidean jokatzen duten senide eta lagunak. Dispertsioaren biktima gehiago ez izateko, denak etxean behar ditugu.