Huerta de Peralta-ko langileak greban enpresaren dinamika errepresiboagatik protesta egiteko

LAB sindikatuak uste du arrakastatsua izan dela gaur Huelta de Peralta nekazaritza enpresan egin duten greba; barazkiak landatzen eta biltzen lan egiten duten langile guztiek egin baitute greba eta, oro har, %80koa izan baita lanuztearen segimendua, eguerdian jaso dituzten datuen arabera.

2018-ko azaroak 12

Huerta de Peralta-ko langileen %80ak greba egin du gaur “nahiz eta patronalak paratu dituen trabak ez diren gutxi izan”, LAB sindikatuk salatu duenez. Adibidez, lan egitera joan diren langile gutxi horiendako garraio zerbitzu berezia jarri du gaur enpresak, baina ez du autobusa betetzea lortu. Eta grebarako deialdia egin zelarik, bideozaintza kamera bat instalatu zuten “langileak beldurtzeko xedez”, eta ohiko lan ordutegiak ere aldatu zituzten.

Gehiago