#MaravillasHerriarentzat

Sos Racismo Nafarroatik gure babes eta elkartasunik beroena helarazi nahiko genuke modu duin eta zilegi batean, pasaden irailean, bizirik gabe zegoen eraikin gris eta hutsa berreskuratu zutenei;

SOS Racismo Nafarroa

2018-ko abuztuak 9

modu nekaezin batean kolorez betez eta auzora eta
auzokideentzako  proiektuak eskainiz berpiztu zutenei, azken finean eraikin huts bat
funtsezko lanabes batean, hau da, gune sozial autogestionatu batean bilakatu zutenei. 
Zuentzako gure afektu eta errespeturik sakonena. 

Modu berean, Maravillas Gaztetxea egun jasaten ari duen egoera juridiko-politikoaren
arduradun politikoei hurrengo exijentziak helarazten diegu:
Lehenik eta behin, gure bost kideen kontrako salaketa berehala bertan behera uztea
eskatzen dugu. 

Modu berean Nafar Gobernuari eskatzen diogu, lehen bait lehen, Maravillas
Gaztetxearen asanbladarekin negoziazio prozesu ireki eta garden bat berriro hasi dezan,
honela, auzokide guztiak jakitun izan daitezen Maravillasekin (guztiona den gune
sozialarekin) gertatzen denaz. 

Halaber, Maravillas asanbladari gure esker ona  luzatu nahiko genioke. Esker ona
garaipen honetan, kaleetan gogotik lan egin eta gero eraikitako garaipen sozial honetan,
parte hartzera gonbidatzeagatik; Hala da borrokakideok, aurrez aurre dugun hau
izugarrizko garrantzia duen garaipena delako, inor ez,  inongo bulegotik,  sekula ere
lapurtuko ez diguna. 

Ez digute auzolan bakoitzean, asanblada bakoitzean, auzoa eta auzokideak aberastera
bideratuta, amestu eta martxan jarri diren proiektu bakoitzean eraikitakoa sekula
kenduko. Inolako legerik ez du justiza sozialari diogun maitasuna gure bihotzetatik
lapurtuko.
 

Gure borrokarako grina ez dute sekula hustuko!! Gora Maravillas Gaztetxea!!

Gehiago