Maravillas Gaztetxeak berriz okupatu dute arratsaldeko manifestazioaren bukaeran

Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Iruñeko kaleetan Maravillas Gaztetxearen desalojoa eta bortizkeri poliziala salatzeko. Manifestazioaren bukaeran, Marques de Rozalejo Jauregiko ateak zabaldu dituzte berriz ere eta gune autogestionatua defendatzeko deia egin dute.