ERASORIK EZ, BURLATA ASKEA FEMINISMOTIK ERAIKI!
Burlatako Gazte Asanblada eta Talde Feminista
2017-ko uztailak 22
Azken hilabetean bi eraso
jasan ditu herri plazak. Hauek ez dira isolatuak izan, biak feminismoaren
ikurraren aurkakoak izan baitira. Gazte Asanblada eta talde feministatik erasoak
salatu nahi ditugu, gure izaera eta filosofiaren aurkakoak direlako.
Herri plaza gune askea,
anitza eta feminismoan oinarritutakoa denez, argi utzi nahi dugu ez dugula
inolako erasorik onartuko.
Patriarkatuak emakumeak
eta feminitatea ikustezin bihurtu nahi ditu, alor pribatura mugatuz eta eredu
hegemonikoak jarraitzera behartuz. Baina Burlatako gazteok argi dugu herria
feminismoz blaitzen eta gure ikurrak defendatzen jarraituko dugula.
Bide batez, animatu nahi
zaituztegu jaietan ikur feminista jantzi eta zabaltzera.