Autodefentsa feministaren aldeko manifestazio amaieran, dantza

Uztailaren 4an, "Beldurra aldez aldatuko dugu! Heteropatriarkatuari intsumisioa!" lelopean manifestazioara deitu du Farrukas taldeak eta mobilizazio amaieran dantzatzeko koreografia zabaldu du.

2017-ko ekainak 29

Urtero gisan, eraso matxisten aurka kaleak hartuko dituzte uztailaren 4an, Farrukas eragile feministak antolaturiko manifestazioan. 23:00etan izanen da, San Jose plazatik abiatuta. Aurtengoan, berrikuntza: koreografia zabaldu dute sare sozialen bidez, parte hartzaileek ikasi eta manifestazio amaieran egin dezaten.

“Aurten, uztailak 4ko manifan, prest gaudela erakutsiko dugu, gure arma indartsuenarekin: Autodefentsa feminista! Dantzatu ezin badut hau ez da nire iraultza! Entsaiatu eta animatu manifan dantzatera!”, esan dute Farrukas eragileko kideek.


Indarkeria matxistei erasotzeko

“Kalera aterako gara hemen jarraitzen dugula oihukatzeko, indarkeria matxistei eta hauek sostengatzen dituen sistemari aurre egiteko. Argi eta ozen oihukatuko dugu ez garela zuen biktimak izanen, eta ukitzen bagaituzue, defendatuko garela!”.

Gehiago