Autodefentsa, harremanak eta bizitza esparruak landu dituzte gaztetxe eta gazte asanbladen III. topaketetan
Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte bildu dira Arrotxapeko gaztetxean, autogestioa hizpide.
2017-ko martxoak 27
Arrotxapeko gaztetxea izan da hirugarren topaketa hauek antolatzearen arduraduna, autogestioa aisialditik harago eramateko helburuarekin. Elkar ezagutzeaz gain, hiru ildo nagusi landu dituzte aurten: harremanak, autodefentsa eta bizitza esparruak. Gaztetxeen arteko inbentarioa eta saretze bat egitea ere pentsatu dute. Autogestioa ulertu eta praktikan jartzeko era ezberdinak ezagutzeko parada izan dute bertaratu direnek, eta espero dute atera diren ideiak guztientzat baliagarriak izatea.
Ostiral arratsaldean abiatu ziren topaketak. Desalojo erresistentzia esperientzien inguruko hitzaldiarekin hasi ziren jaurdunaldiak Tolosako et Euskal Jai gaztetxeetako bizipenekin, besteak beste. Larunbatean aldiz, botere harremanak landu zituzten talde ezberdinetan. Ondoren, gaztetxe eta gazte asanbladen jabegoaren analisia egin zuten eta hori kolektibizatzeko tresnen inguruan aritu ziren. Bazkal ostean berrartu zuten saioa. Euskara, kirola, etxebizitza eta elikadura izan zituzten mintzagai, besteak beste. Autogestioari buruzko eztabaida izan zen larunbateko azken saioa. Kontzertu akustikoarekin eta bertsolariekin eman zioten amaiera.
Igandean aldiz, asteburuan izandako eztabaiden ondorioak ateratzeko baliatu zuten goiza. Desalojo arriskuan dagoen Arrotxapeko gaztetxearen aldeko argazkiarekin eman zieten amaiera topaketei.