Arrotxapeako Gaztetxeak utzaraztearen mehatxuak salatu ditu
Lokalaren jabeetako batek gaztetxea utzaraztea eskatu du epaitegian, eta hiru lagun salatu ditu. Existitzen ez den plan urbanistiko bat jarri du aitzaki gisa, baina Iruñeko Udaletxetik azken hau gezurra dela diote.
2017-ko otsailak 18
Arrotxapeako Gaztetxea arriskuan dago, lokalaren jabeek gaztetxearen kontra legezko eraginak egiten hasi baitira, eta honen utzaraztea eskatzen ari dira auzibideetatik. Jabeetako batek, La Caixa-ren kide den eraikitzailea eta nabearen jabetzaren gehiengoa arrandiatzen duena, salaketa penal bat jarri zuen Gaztetxean lanean ziharduten 3 gazteren aurka (40.000 euroko isuna eskatzen diete), eta utzaraztea agintzeko epailearen ezetzaren aurrean, gainontzeko jabeak tartean sartu zituen, Iruñeko Udala eta San Pedro Tailerrak, salaketa zibil bat jartzeko. Salatzaileen arabera, utzaraztearen motibazioa nabeak botatzearen eta hauetan eraikitzeren intentzioa da, baina beste jabeen eskutik gezurra dela jakin dute gazteek, ez delako inolako proiektu urbanistikorik existitzen.
Gazteen ustetan, utzarazteak ezkutatzen duen “asmo erreal bakarra gaur egun aske den esparru bat ixtearena da, berriro erabilerarik gabe gera dadin, azkenengo hamarkadan bezala”.
Gaztetxea irailaren 3an okupatu zen, 2014tik Arrotxapeako gazteen artean egindako hausnarketa eta lan baten ondorioz. 5 hilabete hauetan zehar lokalaren garbiketari, egokitzapenari eta konponketari ekin diote, eta elkartze anitzeko guneen antolaketari, kultura eta aisialdi kontsumistatik at alternatibak sortu eta antolatu dituzte: solasaldiak, kontzertuak, haurrentzako jarduerak, proiekzioak…
Gaztetxeko kideek Arrotxapeako herri mugimenduari sostengua eskatu dio “La Caixa-k hiru gazteen aurkako salaketa atzera botatzea” lortzeko. eta aldi berean, gaztetxea zabalik mantentzeko.