Ustelkeria salatzea ez dela delitua aldarrikatu du EH Bilduk

Eguesibarreko hautetsiak ustelkeri auzi bat argitaratzeagatik deklaratzera deituak izan dira. Agoizko epaitegiaren aurrean Geroa Bai eta EH Bilduko ordezkari eta militanteak bildu dira Eguesibarreko hautetsiei babesa emateko. Leporatzen dieten delitua UPN-ko ustelkeri kasuaren hainbat froga publiko egitea da, UPNko zinegotzi batek erabiltzen zuen ordenagailu batean zegoen informazioa publiko eginez eta epailearen esku uzten.