#40MinutuRock Otsailaren 18an elkartasun jaialdia ospatuko da Durangon
4 sarrera zozketatuko ditu Ahotsa.info-k "40 Minutu Rock" euskal preso eta iheslariekiko elkartasun jaialdian parte hartzeko. Horietako bi, Ahotsa.info-ren akziodunen artean, eta beste biak gure sare sozialetan.
2017-ko otsailak 1
Otsailaren 18an Durangoko Landako Gunean 40 Minutu Rock jaialdia ospatuko da. Euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna adierazteko eta sakabanaketak eragiten dituen gastuei aurre egiteko kontzertu honetan Enkore taldea, Willis Drummond, Las Tea Party, Bultz!, Ze Esatek!, Kaos Urbano, KOP, Skakeitan, Kaotiko, Huntza, Arkada Social eta Anestesia taldeek joko dute. Horrez gain, Dj Elepunto, Jo Ta Txo eta Alus igoko dira oholtzara.
Sarrerak 15 euro balio du eta 18€ lehiatilan bertan, baina Ahotsa.info-k 4 eskuratu ditu bere jarraitzaileen artean zozketatzeko. Horietako bi, gure akziodunen artean. Oraindikan ez bazara Ahotsa.info-ko akzioduna, egin zaitez! Eta beste biak Twitter eta Facebooken bidez jarraitzen gaituzten artean zozketatuko ditugu.