Gazteraiki Topaketak, gazte mugimendutik prekarietateari alternatibak sortzeko proposamena

Euskal Herriko gazte mugimenduen baitan proiektu eta esparru aunitzetan aritzen diren gazteak, inoren zain egon gabe, euren kabuz ekin diote alternatibak eraikitzeari, eta datorren abenduaren 9an Gazteraiki Topaketei hasiera emanen diote Barañainen, 3 eguneko iraupena izanen dituzten jardunaldiei, hain zuzen ere.

2016-ko urriak 29

Topaketa hauen jatorria 2015eko abenduaren 23an Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan egin ziren topaketetan aurkitzen dugu. Euskal Herriko leku ezberdinetako 60 gazte bildu ziren orduan eta euskal gazteriak bizi duen egoera prekarioaren aurrean alternatibak sortzeko pausoak emateko borondatea erakutsi zuten. Gazteraiki topaketei begira, behin-behinekoak diren 18 proiektu ezberdin prestatu dira gai hauen inguruan: sorkuntza, lana, komunikazioa, kirola, jai ereduak, gazte mugimendua, feminismoa, euskara, etxebizitza, elikadura burujabetza, hezkuntza, eta autodefentsa.

“Herriz herri, eskualdez eskualde, herrialdez herrialde edota Euskal Herria mailan, eremu bakoitzaren beharrizan eta baldintzak kontuan harturik, proiektu hauek baliatu eta egokituko dira sistemari arrakalak sortuko dizkioten alternatibak sortzeari begira. Horretarako eztabaidak eta aurkezpenak izaten ari dira eta izango dira ildoka eta eremuka”, iragarri dutenez. Topaketen helburua “gazte mugimenduetako norbanako eta proiektuen arteko sarea jostea, esparruz-esparru esperientziak partekatzea, eta gazte mugimenduaren eskuetan jarriko diren proiektu orokorrak finkatzea” izango dela erran dute antolatzaileek.

Inflexio puntua abenduaren 9tik 11ra Barañainen izango bada ere, datozen egun eta asteetan Nafarroa hainbat lekuetan aurkezpenak izanen dira:

Az. 1: Iturmendin aurkezpena (Gaztetxe 19:00)
Az. 2: Leitzan aurkezpena (Atekabeltz Gaztetxea 19:00)
Az. 2: Askatasuna ikastetxean aurkezpena (11:15)
Az. 3: Barañain + Iruñeko Alde Zaharra aurkezpena (Akelamendi 18:00)
Az. 4: Tafallan aurkezpena
Az. 4: Lizarran aurkezpena
Az. 4: Atarrabian aurkezpena (Udaletxe Plaza 18:00)
Az. 4: Burlatan aurkezpena (Axular 20:00)
Az. 5: Tuteran aurkezpena (San Jaime 11:00)
Az. 5: Etxarrin aurkezpena (Gaztetxe)
Az. 5: Elikadura Burujabetza Nafarroan (Altsasuko Plaza 10:30)
Az. 6: Lesakan aurkezpena (17:00)
Az. 8: Alaitz ikastetxean aurkezpena (11:00)
Az. 9: Mendillorriko instian aurkezpena (11:15)
Az. 9: Prentsaurrekoa nazionala Barañainen
Az. 10: Eunate ikastetxena aurkezpena (11:00)
Az. 11: Altsasun aurkezpena
Az. 11: Iturramako instian aurkezpena (11:45)
Az. 12: Hainbat ildo nafarroan: Komunikazioa, euskara, lana, etxebizitza eta sorkuntza.
Az. 15: Biurdana ikastetxean aurkezpena (11:00)
Az. 17: San Fermin Ikastolan (12:10)
Az. 17: Jai ereduak Nafarroan (Iruñeko AZko Gaztetxea 20:00)
Az. 19 edo 26ko asteburua: Ekialdeko Gazte Topaketak

Gazteraiki topaketetan parte hartzeko bonoak salmentan jarri dituzte 25 eurotan Nafarroako hainbat tabernetan.

Gehiago