Lizarrako jaietan eskeintza oparoa izanen da txosna gunean
Ostegun gauean hasiko dira kontzertuak eta jarduerak, eta iganderarte luzatuko dira ekitaldiak. Lizarrako Festagiro elkartea herriko jai eragile garrantzitsua bihurtu da azken urte hauetan, eta txosna gunean gero eta kolektibo geihago biltzen dira.
2016-ko abuztuak 3
Sorkun, Iseo eta Dodosound eta Mala Pekora taldeekin hasiko dira Lizarrako jai herrikoiak. Ostegun honetan emanen diote hasiera Festagiro elkarteak prestatu duen egitarauari, nahiz eta jaiak ofizialki ostiralean hasi. Txosna gunean biltzen diren eragile politiko eta sozialak osaturiko elkarteak adin guztiendako egitarau oparoa prestatu du. Bereziki gazteei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte, kontutan hartuz musika gusto ezberdinak eta gerrikoa mugitzeko gogoak, baina baita ere etxeko txikientzako, eta ongi jateko aukera ere izanen da.
Esan bezala, osteguneko kontzertuak eta gero, ostiralean bazkari herrikoia eginen da, eta herriko kaleetatik kalejira bat egin ondoren, Elenco, Biluzik, Kelly Kapowsky eta Wolfingo arituko dira taula gainean.
Larunbatean, txikiendako zuzendutako ekitaldi batekin emanen zaio hasiera egitarauari. Irrien Lagunak ikuskizuna eta pintxo potea izanen dira, eta ondoren kontzertuak hasiko dira Brigada Improductiva, The Guilti Brigade eta Dremen taldeekin, eta bukatzeko Jon Costas DJ arituko da.
Igandean, berriz ere, egitarauaren lehenengo ekitaldia umeei zuzendutakoa da. Zirko ibiltari tailerra eginen da, eta bitartean, pintxo potea eskeiniko da txosnetan. Gerora Elektro gaua izanen da hainbat dj-ekin.
Aurtengo txosna gunean hainbat aldarrikapen bilduko dira: Ohikoak izaten diren euskal preso eta iheslarien aldekoak, desmilitarizazioaren aldekoak edota euskararen aldekoak. Baina beste batzuk ere badira: ekologia, ikasle eta gazte mugimendukoak, feminismoa, Zarata irrati proiektu berria ere presente izanen da…
Errefuxiatu eta migranteekin elkartasun eguna
Bestetik, abuztuaren 10an migrante eta errefuxiatuekiko elkartasun eguna eginen da. Herri bazkari bat eginen da Santiago plazan Greziara joandako karabanan parte hartu duten hainbat lagunek antolatuta.