Mairagako urtegiaren etorkizuna geuk erabakitzen duguna izanen da
Aurreko asteazkenean Mairagako Mankomunitatearen ezohiko asanblada izan zen. Bertan, “Confederación Hidrográfica del Ebro” ren eskutik jasotako ultimatuma eta gero, hizpide bakarra urtegiaren etorkizuna izan zen. Bileran, jendartiari irekia izan zena, Mairagako zein Nafar Gobernuko teknikariek parte hartu zuten.
EH Bildu Tafalla
2016-ko maiatzak 24
Asanbladaren ondorio nagusiena CHEren ultimatumari uko egitea izan zen,
mankomunitateak behar den aina denbora hartuko duelarik dokumentuak zein
aurrekoantuak aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Egoera ongi aztertzeko poliki
eta ongi ekingo zaio.
Bileran argi ta garbi geratu zen Mairagako urtegiaren itxiera proposatzea,
edozein ikuspuntutik aztertuta, benetako astakeria dela. Agerian geratu zen ere
CHEk eskatutako diru kopurua ez dela inondik inora erreala, kopuru hauek
gorantz ikaragarri puztu egin direla eta halabeharrez, arretaz gainbegiratu
beharko direla.
EH Bildun bilerak arrakasta izan zuela uste dugu gaia berriz bideratu delako.
Orain arte defendatu izan dugun bezala, CHEren txanataiari muzin egin behar
diogu. Egoera berria egiaztatutako datu berriekin aztertu beharra dago
Mankomunitateak libre erabaki dezan gure eskualdeko ur-horniketen
etorkizuna.