BDZko hiru kidei kontrako 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete pintaketa bat egiteagatik

Gertakariak 2025eko martxokoak dira. Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta Israelek Gazan izandako jokabidearen aurka pintadak egin ondoren atxilotu zituzten hiru lagunak. Fiskaltzak urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du hiru pertsonetako bakoitzarentzat, baita kalteengatiko erantzukizun ekonomikoak ere. Azkenik, 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete Iruñeko ondare historikoa kaltetu zutelakoan.