Txantreako Uharte kaleko okupari usurpazio delituagatik inputazioa kendu dio epaitegiak

Hala eta guztiz ere, Txantreako Gazt Mugimendutik desalojo prozesua ez dela eten eta aurrera doala ohartazi dute.

2015-ko azaroak 14

Atzo goizean Iruñeko epaitegiak Txantreako Uharte kalean okupatuta dagoen etxearen bizilagunari usurpazio delituaren inputazioa kendu zion. Txantreako Gazte Mugimenduak auzokideak zoriondu
nahi ditu “egindako borroka eta mobilizazioak, maiatzako giza katea  bezala, bere fruituak ematen ari dituelako”. “Etxebizitza eskubidea  bermatzeko denok gara beharrezkoak”, azpimarratu dute. Aldi berean, ohartarazi nahi izan dute “desalojo prozesua ez dela eten eta aurrera doala”, eta adi egoteko eskatu dute.

Gehiago