Jaietako txupinazoa Arrotxapean

Txupinazoaren aurretik ere hainbat ekitaldi izan dira, hala nola bazkaria eta sari eta zapi banaketa La Carbonillan. Zazpietan, Matesatik erraldoiak eta kilikiak atera dira, joaldunekin eta auzoko umekeriarekin batera, kalejira alaian, Txoznagunera. Txoznagunean, txupinazoa erdizka bota dute bi kolektiboren artean: Rotxajus eta Herri Inhauteriak. Gaurko eguna Jaigunean amaituko da Ezkutu, Herdoil eta Steady Rockets taldeen kontzertuarekin.