Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa izan da, VOX eta Cake Minuesa ultraren informazio-jazarpena eta gero

Gurera iritsitako gurasorik gabeko adin txikikoen erresidentziako langileek erabiltzen duten furgonetaren gurpilak zulatuta azaldu ziren astearte goizean. Eskuin muturreko elementuak etxearen inguruan probokazioetan dabiltza egunotan. Euskalerria Irratian egin du salaketa Alex Mimenza zinegotziak.

2026-ko ekainak 4

Digital StillCamera

Iturria: Euskalerria Irratia – Ahotsa.info

“Inoiz ez da arazorik izan bertan, elkarbizitza oso ona zegoen zonaldean” azaldu du Geroa Baiko zinegotziak Euskalerria Irratian, “Baina eskuin muturreko kide batek egindako bideo batetatik hasita, azken asteotan giroa nahastu da eta eskuin muturreko probokatzaileak ere azaldu dira”. Azken kasua gaur goizean bertan ezagutu da, “Udaltzainek baieztatu digute, norbaitek nahita zulatu dituela, egoitzan erabiltzen den furgoneta”. “Ezin dugu ahaztu pertsona zaurgarrienen aurka ari direla” salatu du Alex Mimenzak.

VOX eta Cake Minuesa

Vox alderdi faxista eta Cake Minuesa OK Diario digital ultraren jazarpena izan da azken asteetan. Voxek bideo bat zabaldu zuen harrera zentro hau jo puntuan jarriz, eta Cake Minuesa kanpaina honetara batu egin zen zentro honen aurkako erreportaje batekin.

Gehiago