Cake Minuesa kazetari ultraeskuindarra Zizurko adin txikiko zentro batean izandako jarrera salatu du Geroa Baik
Josetxo Arizkuren euskal preso politikoa 8 egunez jazarri ondoren, orain Zizurren dagoen adin txikiko zentro batera joan da "galdera xenofoboak" egitera, eta iskanbila izan du Udaltzaingoa eta herriko bi zinegotziekin.
2026-ko maiatzak 29

Cake Minuesa kazetari ultraeskuindarrak Iruñerrian bere jazarpen kanpainarekin jarraitzen du. Maiatzaren hasieran Josetxo Arizkuren euskal preso politikoaren atzetik ibili zen. Hainbat egun espetxetik ateratzen zen bakoitzean (espetxealdi arindua du eta egunero ateratzeko baimena du) bere atzetik joaten ziren bere etxeraino, presoa jazarriz.
Orain, Zizurren dagoen adin txikiko zentro batera joan da VOX alderdi faxistak daraman kanpaina arrazista bati segida emanez. Alderdi honek zentro honen inguruko lokalizazioa eta irudiak eskaini zituen apirilean zabalduko bideo batean, adin txikiko migranteei ematen zaien harrera politikak salatzeko.
Geroa Bai salatu du Cake Minuesak zentro honen inguruetan galderak egiten ibili zela segurtasun eza hedatzeko asmoz. Geroa Baiko bi zinegotzi eta hainbat udaltzain, horien artean indar polizial honen burua, zentrora hurbildu ziren eta Cake Minuesa eta bere lan taldearen aldetik iruzkin xenofoboak jaso zituztela salatu dute.
Geroa Bai taldeak xenofobia eta aporofobiaren aurkako jarreran berretsi egin dira. Taldearen arabera, zentro horretan bizi diren adin txikiko hauek “hauskortasun bereziko pertsonak” direla, eta Udala “beti egongo dela laguntza gehien behar duten pertsonen alde”.
Gehiago
Martxoak 21: Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
1
