Global Summud Flotillaren aurkako eraso sionista salatu dute Iruñean

Global Summud Flotillaren arabera, erasoa "pirateria ekintza" bat da, eta Israelek preso hartu dituen guztiak askatzea eskatzen dute. Preso palestinarren egoera latza eta sionismoaren zigorgabetasuna ere salatu dituzte.