Barañaingo Eguneko Zentroa kudeaketa publikokoa izatea eskatu dute

Haize Artean Jubilatuen Elkarteak eta Barañaingo Pentsiodunen Mugimenduak (Larrain) antolatuta, manifestazioak salatu du bost urte baino gehiago daramatzatela Barañaingo Eguneko Zentro Publikoa eskatzen, eta Udaleko taldeak ez dituela haien eskaerak entzun. Beldur dira gobernu-taldeak eguneko zentroaren kudeaketa pribatua inposatu nahi duela.