Zabalguneko Jaiak hasi dira

Ostiral honetan, maiatzaren 8an, txupinazoa bota dute Gurutze Plazan jarritako karpatik, Iruñeko auzoaren historiako bigarren jaiei hasiera emateko. Gaur txupinazoaren ostean, bizilagunek pikoteo bat egin dute, Alde Zaharreko kilikiak gaztetxoen atzetik zebiltzan bitartean. Bihar, berriz, emakumezkoen eskuz binakako pilota erakustaldia Zabalgune pilotalekuan eta herri bazkaria Gurutzeko plazan. Igandean Buztintxuriko Erraldoien bisita jasoko dute eta ondoren kontzertua.