Irakasleak borrokan Lanbide Heziketaren defentsan

STEILAS, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek eta LHko Irakasleen Batzarrak osatutako gehiengo sindikala kalera atera da gaur, Nafarroako Gobernuari eta Hezkuntza Departamentuari eskaerak helarazteko. Hezkuntzan inbertsio ekonomiko handiagoa eskatzen dute, baina batez ere Lanbide Heziketan. Gabeziak asko eta askotarikoak direla salatu dute, eta Gimeno kontseilariari LH Duala ezartzeagatik harropuzkeriaz jokatzea leporatu diote. Sindikatuek eta irakasleen batzarrak iragarri dute ez direla geldituko beren aldarrikapenak lortu arte.