Iraskasleok Palestinarekin ekimenak Hezkuntza Departamenduari HP eta Google enpresekin harremanak hausteko eskaria egin dio

Nazio Batuen Erakundeak argitaratutako azken datuen arabera, 680.000 pertsona inguru erail ditu Israelek azkeneko bi urte eta erdi hauetan. Eta genozidio honen laguntzaile teknologikoak izan dituela salatu du Irakasleok Palestinarekin ekimenak: HP eta Google. Hezkuntza publikoan horien zerbitzuak bertan behera uzteko eskaria egin dute.

2026-ko otsailak 12

??????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????

Genozidioaren izaera ekonomiko eta enpresariala askotan salatu du Palestinarekin elkartasun mugimenduak, eta Israel Estatuarekin harreman sendoak dituzten HP eta Google bezalako korporazio teknologiko handiak izan dituzte jo puntuan oraingoan. Nazio Batuen Erakundeak duela hilabete batzuk leporatu zien Israeli krimenak egiteko laguntza teknologikoa ematea. “Enpresa horiek, besteak beste, Nafarroako Gobernua hornitzen dute, eta haien produktuak Hezkuntzako langileok erabili behar izaten ditugu”, gogoratu dute irakasleek.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak HPrekin egindako erosketa guztiak bertan behera utz ditzala exijitu dute, eta Googleren ordez “gizateriaren aurkako krimenetan sartuta ez dagoen beste nabigatzaile bat” erabil dezala eskatu dute.

Bestetik, urriaren 15ean greba egin zuten ehunka irakasle nafarrei egun horretan kendutako soldata UNRWAra bideratzeko eskaria berriz egin dute. Izan ere, Nafarroako Gobernuak ez du eskaera horri erantzuna eman. Gogoratu dutenez, Israelek Palestinako hezkuntza azpiegiturak suntsitu ditu, eta diru hori eskolak berreraikitzeko erabiltzea eskatzen dute.

Elkartasuna errepresaliatuekin

Beste alde batetik, Irakasleok Palestinarekin ekimenak salatu du urriaren 15eko grebaren testuinguruan protestak egiteagatik hainbat irakasleek isunak jaso dituztela, eta haiei, egun horretan atxilotutako bi pertsonei, eta baita Irunberritik igarotzean Itzuliaren boikotean parte hartzeagatik deklaratzera deituak izan diren lau pertsonei ere elkartasuna adierazi diete. “Irmotasunez berresten dugu hezkuntza eta gizartea ezin direla neutralak izan genozidio baten aurrean. Beraz, irakasle eta herritar garen aldetik, gure betebeharra da horren aurrean jaikitzea: ez dugu onartuko inolako errepresio polizial, judizial edo administratiborik gure adierazpen- eta katedra-askatasuna gauzatzeagatik. Honekin batera, herri protestak kriminalizatu eta demokrazia ahultzen duen mozal legearen indargabetzea exijitzen dugu”.

Bukatzeko, gogoratu dituzte datozeen asteean eginen diren ekimenak, eta horiei babesa adierazi diete. Yala Nafarroak otsailaren 21ean deitutako manifestazioa eta martxoaren 29an abiatuko den Gazara Sumud Flotilla.

Gehiago