Hezkuntza publikoaren aldeko politika irmoak hartzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Urtarrilaren 24an Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, 2018an NBEk hala erabaki zuenetik. Erakunde horrek BPGren % 6 gutxienez inbertitzea aholkatzen du hezkuntzan. ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, "Nafarroako Gobernuak onartu berri dituen azken aurrekontuetan BPGren % 3,6 baino ez da inbertitzen Hezkuntza Departamentuan", eta eskatu dute "Nafarroako Gobernuak hezkuntza publikoaren aldeko politika irmoak hartzea, irakasle gehiago kontratatzea, irakaskuntza zuzeneko saioak murriztea, ratioak orokorrean jaistea eta erosteko ahalmena berreskuratzea".