Izarkomek eta Goienerrek Iruñean partekatzen duten bulegoa inauguratu dute

Goiener energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko kooperatiba bat da, eta Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba bat ere bada. Biek alternatiba bat eskaintzen dute energia eta telekomunikazio enpresa handien aurrean. Orain, bulego bat partekatzen dute Iruñeko Alde Zaharrean, bezeroei eta informatu nahi dutenei arreta eta informazioa emateko.

2026-ko urtarrilak 22