Arronizeko herritarren %60k biometanizazioko makroplantaren aurkako sinadura eman du
STOP BIOGAS ARRONIZ Herri Plataformak eskaera bat erregistratu du Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari zuzendua, AGR BIOGASek Arronizen proposatutako proiektua ez baimentzeko. Aldi berean, Departamenduarekin bilera bat egitea eskatu du, herriaren gehiengoaren erabakia helarazteko.
2026-ko urtarrilak 9
Plataformak Arronizen erroldatutako 18 urtetik gorako pertsonen 507 sinadura aurkeztu ditu, horrek suposatzen du erroldaren ia %60 biometanizazioko makroplantaren proiektuaren aurka dagoela, gutxienez. Sinadura bilketa bultzatzen dutenentzat ekimen honek agerian uzten du “herriaren gehiengoak irmotasunez errefusatzen duela proiektua”, baina aldiz, herriko Udalak zuzentzen duen talde politikoak proiektua babesten du “azken udal hauteskundeetan lortutako 312 botoekin”.
“Beste behin ere, Arronizko biztanleen gehienek inposatutako proiektuen aurka daudela adierazi dute. Proiektu horiek ez dute beren beharren tamainarekin bat egiten, eta zalantzan jartzen dituzte beren lurren eta produktuen kalitatea, osasuna eta ongizatea. Biometanizazio plantan sortutako hondakinek jatorri industrialeko hondakinak izango lituzkete. Nekazaritza lurretan ongarri gisa erabiltzen dira, eta lurrak hondatu ditzakete, nitrato gehiegirekin eta beste konposatu batzuekin kutsatuak, metal astunak esaterako. Beharrezkoa da, beraz, Nafarroako Gobernuak herriaren gehiengoaren erabakia errespetatzea”, adieraz du plataformak.
