Inperialismo yankeearen aurrean, Prozesu Bolivartarra irmo babesteko deia egin dute

Venezuelak Estatu Batuetan jasaten dituen etengabeko eraso inperialistak "Prozesu Bolivartarraren aurka urteak daramaten erasoaldia areagotzea" baino ez direla salatu du gaur arratsaldean Askapenak Iruñean. Euskal Herritik bere elkartasuna helarazi nahi diote Venezuelako herriari eta euskal enpresek armagintzarekin duten konplizitatea salatzen dute.