Ernai-k Euskal Herrian inposaturiko mugak salatu ditu Dantxarineako aduanan
2025-ko abenduak 2
Bart gauean, Ernai-ko gazte independentista batzuek ekimena egin zuten Dantxarineako aduanan dagoen polizia kontrol postuan. “Ekinez egina, gazteok independentzia” dinamikaren baitan kokatzen dute ekimen hau, “Euskal Herriaren baitako mugen kontrako ekintza”, hain zuzen ere.
“Espainiak eta Frantziak Euskal Herria zatitzen eta ukatzen dutela eta, gazteak haien mugak zatitu eta independentziaren aldarriz muga horien aurka agertuko dira”, dio Ernaik ohar batean.
Ekimen honekin batera, aste honetan zeharreko ekimentza asteari hasiera eman dio Ernaik. Abenduaren 1etik 7ra bitartean, independentziaren eta antiespainolismoaren aldeko ekintza eta ekimen ezberdinak burutuko dituela iragarri du.
