Trumpen Bake Plana Israeli garbiketa etnikoa errazteko maniobra dela salatu du BDZk Iruñean

Salatzen dute politikari sionisten ekintzek eta hitzek frogatzen dutela Israelek ez duela genozidioa amaitzeko inolako asmorik. Mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute, eta erregimen sionistarekin harremanak eteteko eskatu dute.