Sekta faxista bat Estellerrian: ultrakatolikoak, eskuinmuturrakoak eta boteretsuak

2025-ko azaroak 18

Duela urte batzuk hona Deierri, Gesalatz eta Abartzuzan lekua hartu du sekta ultrakatoliko batek, oso eskuinekoa eta botere handikoa. Bailara hauetako herri txikietan etxeak erosi dituzte eta familia handiak instalatu dira. Eskola bat ireki zuten Argiñanon non euren haurrak hezkuntza sistema ultrakatolikoan hezten dituzte, hezkuntza sistematik at. Hau guztia gutxi balitz, meza ultratradizionalistak eta ekitaldi faxistak egiten dituzte, eta berriki Anderatzeko barnetegi zaharra erosi dute, herritarren beldurrak eta haserreak pizten. Baina bizilagunek aski da esan dute eta mobilizazioa hasi da: larunbata honetan, azaroak 22an, manifestazio bat eginen dute Aritzala eta Abartzuza lotuz. Erreportaje honetan Ahoztar Zelaieta kazetaria eta bertako bizilagun baten iritziak jaso ditugu.

Gehiago