Lanbide Heziketa publikoak hiru egunetako greba hasi du

LAB, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek bat egin dute, Lanbide Heziketa publikoko hiru egunetako greban. Izan ere, Hezkuntza Departamentuak egindako eskaintzak LHrako deitutako grebaren aldarrikapenak asetzen ez dituela diote. Horregatik gaur, azaroak 3, bihar 4 eta etzi 5, greba deialdia mantenduko dutela adierazi dute.