“Ekin eta bultza askatasunera!” lemapean Donostiako kaleak hartu zituzten milaka gazteek
Milaka gazte elkartu ziren atzo Ernai gazte antolakundeak Donostian “Ekin eta bultza askatasunera!” lemapean egin duen mobilizazio nazionalean.
2025-ko irailak 15
Txiki eta Otaegiren fusilamendutik 50 urte pasako diren honetan, Ernaik uda guztian zehar kanpaina antolatu, eta mobilizazio nazionala egin du Donostiako Estropaden bigarren igandean. Milaka lagun elkartu ziren Bulebarretik hasi zen manifestazioan. Ibilbidean zehar, ekimen eta aldarrikapen ezberdinak egin zituzten, besteak beste, Txiki eta Otaegi gogoratu eta baita ikurrina eta nafar bandera handiak atera ere.
Ostean, ekitaldi politikoa egin zuten, gazte belaunaldi honek Txiki eta Otaegiren borrokaren lekukoa hartu duela eta independentzia dela bide bakarra zapalkuntzarik gabeko herria eraikitzeko azpimarratuz.
