“Ekin eta bultza askatasunera”, gazte independentisten hitzordua Donostian
Ernaiko hamarka kide elkartu dira Zarauzko malekoian gazte antolakundeak Irailak 14 Donostian egingo duen mobilizazio nazionalera dei egiteko.
2025-ko irailak 5
Irailaren 14an “Ekin eta bultza askatasunera” lemapean mobilizazio nazionala deitu du Ernai gazte antolakundeak Donostian. Mobilizaziora dei egiteko, ehun lagunetik gora elkartu dira Zarauzko malekoian. Txiki eta Otaegi gazte independentisten fusilamendutik 50 urte pasata, memoria ariketa bat egingo dutela, baina batez ere, aurrera begira ari direla aipatu dute.
Aldarrikatzen dute, aurreko belaunaldiaren lekukoa hartu, eta Euskal Herria askatasunera eramateko gazteek bultza egiteko ordua dela, Euskal Herriaren independentzia delako, zapalkuntzarik gabeko herria eraikitzeko bide bakarra.
Mobilizazioa, eguerdiko 13:30etan egingo dute Bulebarretik, estropaden bigarren asteburuko testuinguruan.
