Lizarrako jai herrikoiak eta txoznak aldarrikatu dituzte desobedientzia ekimen baten bidez

Txoznak leku duin batean jartzea Lizarrako Udalak debekatu ostean eta jaiak hasi baino egun bat lehenago, atzo ekimen desobediente bat egin zuten jaigune herrikoia jarri ohi den lekuan bertan, Autobus Geltokiaren parean. Eszenatoki bat eta barra bat montatu ziren eta hainbat kontzertu eskeini zituzten txozna gunea aldarrikatuz.