LABek salatu du Nafarroako Gobernuak garatutako proiektu batek agerian uzten duela enpresen %20k bakarrik betetzen duela prebentzio araudia
Horrek hankaz gora jartzen ditu orain arteko enpresarien zein Nafarroako Gobernuaren diskurtso akritikoa eta sostengatutako jarduera. Txostena EH Bilduren eskaera izan zen aurrekontuen negoziazioan.
2025-ko uztailak 3
LAB sindikatuak bazuen txosten horren berri. Izan ere, joan zen martxoko NOPLOI Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren kontseiluan horren berri eman zuten, datu gutxi batzuk aurreratuz. Lehen datu horiek jada adierazten zuten urteetan LABek salatutako prebentzio araudiaren betetzea pentsatutakoa baino are ere baxuagoa dela.
LABen ustez, behin betiko txostenak ematen dituen datuak oso larriak dira eta iraunkorki sindikatuak salatzen duen prebentzio falta horri neurria ematen dio.LABek prenstsaurrekoa batean adierazi duenez; “datuak espero genituenak baina are larriagoak dira eta horrek azaltzen du Nafarroan zehazki, baina, baita Euskal Herri osoan ere, pairatzen den ezbehar-kopuruaren bilakaera negatiboa”.
Hona hemen argigarriak izan daitezken hausnarketa batzuk:
• Soilik enpresen %22ak egin ditu istripu ikerketa egokiak.
• Formakuntza egokia eman duten enpresak ez dira %23ra iristen.
• Enpresen erdiak baino gehiagok ez du arrisku ebaluazio egokirik.
• Enpresen %90ek ez du arrisku psikosozialak modu egokian ebaluatu, are gutxiago neurriak ezarri.
• Soilik enpresen %5,3k egin ditu azterketa ergonomiko egokiak.
• Arrisku kimikoak dauden enpresen %10ean soilik egin dira ebaluazio higienikoak.
• Enpresen %80aren teilatuak ez daude estrukturalki prestatuta pertsonen joan-etorrirako edo mantentzerako. Identifikatutako egoera hau oso kezkagarria da txostenak gogoratzen duen bezala altueretako erorketen potentzialitatea eta indize altua dela aintzat hartuta.
• Soilik enpresen %19k dauka prebentzio egitura hierarkiko txertatua.
• Enpresen %22k egiten du prebentzioaren jarraipena.
Momentu berean argitaratu dira 2024ko ez beharren txostena, baita 2025eko lehen hilabeteetakoa ere. LABek adierazi duenez: “Berriz datu gordinak, latzak, gogorrak. Baina orain inoiz baino argigarriagoak. Orain objektiboki baitakigu enpresen prebentzio falta tasatuak eragiten duela ezbehar kopuru tragiko hori. Istripu eta gaixotasun bakoitzaren atzean patronal aseezina dagoela”.
