Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos eta Green Valley taldeek, besteak beste, itxiko dute HTX30eko kartela
Porrotx, Amaiur, Ene Kantak, Muga Zero, Moisés no duerme, Crim, Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos eta Green Valley talde eta artistak iragarri ditu gaur Hatortxurock jaialdiko antolatzaileek. Honekin, kartela itxita dagoela iragarri dute.
2025-ko ekainak 2
Osatu da azken HatortxuRock elkartasun jaialdiko 5 eszenatokietara igoko diren talde eta artisten zerrenda. Guztira, 98 dira uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan arituko direnak.
Amaiurren itzulera
8 itzulera iragarri dituzte orain arte guztira. Azkena, Bizkaia aldetik dator. 2004an ekin zion bere bideari erromeriak, Nora Gaintza deustuarra buru. 7 urtez 500 kontzertu inguru eskaini zituen taldeak. Afu, Autobus Magikoa, Latzen, Buitraker, Alaitz eta Maider, Never Surrender eta Skatu dira elkartasun jaialdi honen amaiera batuko diren beste zazpi itzulerak.
Lakuntzan arituko diren taldeen zerrenda osoa hau da: Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutekin batera eskainiko dituzten kantuak, Skatu, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Autobus Magikoa, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Buitraker, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Never Surrender, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos, Betagarri, Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama Y Su Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, Dj Reimy, Dj Bull + Dj Jotatxo, Dj Fresa Morango eta Fillas De Cassandra eta goiz honetan iragarritako Porrotx, Amaiur, Ene Kantak, Muga Zero, Moisés no duerme, Crim, Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos eta Green Valley.

Sarrerak eta egitaraua
Sarrerak salgai daude, www.hatortxurock.eus webgunean. Lau eguneko bonoa 120 euroko prezioan dago eta laster egun bakoitzeko sarrerak eskuratzeko aukera izanen da.
Oholtza gainean izango diren taldeez gain, hainbat ikuskizun gehiago izango dira herriko eszenatokitik egongo den haurren txokoan, azokan eta baita NAIZ Gunean ere. Laster emango dira aditzera.
