Etxabakoizko AHTren geltokiaren planaren aurkako 1.292 alegazio aurkeztu dituzte Iruñeko Udalean

AHT Gelditu Elkarlana taldeak sustatu du alegazioen bilketa.

2015-ko azaroak 5

«No al pelotazo urbanístico del TAV. Ez Etxabakoitzen, ez inon» leloa zeraman pankartaren atzean hogeita hamar bat pertsona bildu dira Iruñeko Udaletxe Plazan, sinadurak emateko ekitaldian.

2010ean Nafarroako Gobernuak Udalez gaindiko eragina duen Etxabakoitzeko sektore plana onartu zuen bertan Abiadura Handiko Trenaren geltoki berria eta 9.000 etxebizitza berri eraikitzeko asmoz.  

AHT Gelditu Elkarlana taldeko kideek aditzera eman dutenez, hainbat irregulartasun izan dira prozesu honetan, ez baitute onartutako planaren erakusketa publikorik egin eta gainera urte hauetan sakoneko aldaketak egin izan dituztelako plan honetan. Hori dela eta baliorik gabe uzteko eskatzen dute.

Bestalde Etxabakoitz auzoaren egoera salatu dute, bere etorkizuna AHTren proiektuarekin lotu baitute interes politiko eta ekonomikoengatik. Auzoaren gainbera ekarri duela plan honek azaldu dute proiektuaren aurkakoek.

Gehiago