“0-3 urteko zikloa ez apurtzea eskatzen dugu”

Antsoaingo eta Barañaingo hezkuntza komunitateko ordezkariek 0-3 zikloa errespetatu dadila aldarrikatu dute, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza sailaren aurrean antolatutako elkarretaratzean. Izan ere, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetan 2 urteko ikasleentzak gelak irekitzeko proposamena gelditzeko eskatzen dute. Horregatik, goizean, 7633 sinadura aurkeztu dituzte Hezkuntza Departamentuan, eta eskaerak errespetatu arte mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute.