Donibaneko Eguna, auzotar guztientzat urteko hitzordua

Irailaren 19an, larunbatean, Donibaneko auzoan eginen diren ekimentan parte hartzeko deia zabaldu du SanJuanXar auzokideen elkarteak.

2015-ko irailak 15

Donibaneko Egunak, bere auzokideen eguna eta bere elkarte eta kolektiboen egun garrantzitsuena izan nahi duena. Auzo bizigarria, elkartasunean oinarritua, eta partehartzailego bat lortzeko bidean auzokide guztiek egin dezaketen ekarpena beharrezkoa dela aldarrikatzeko eguna da, hori baita egun honen funtsa: partehartzea, denen partehartzea, auzo hobea, hiri hobea sortzeko.

Eta egun hau arrakastatsua izan dadin, egitarau oparoa prestatu dute, eta auzoa hainbat guneetan banatu dute, esparru bakoitzean gai ezberdinak landu ahal izateko. Horrela, herri parte hartzea, gazteria, kultura, zerbitzu publikoak, hezkuntza eta merkataritzaren inguruko gaiak jorratuko dira. Osotara, auzoko 25 elkarte eta kolektibo hartuko dute parte, eta ekimen ugari burutuko dira egun osoan zehar.

Gehiago