Espainiako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du STEILASek jarritako PAIren aurkako kasazio-errekurtsoa

2022ko ekainean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak errekurtsoaren aurkako epaia eman zuen, eta STEILAS sindikatuak Auzitegi Gorenera jo zuen. STEILASek adierazi du bere helburua ez dela APIko irakasleak izatea, baizik eta PAIren legea geldiaraztea, legea nabarmen urratzen duela uste baitute.