Zizurko hiru ikastetxe publikoetako familiek kalitatezko jantoki zerbitzua eskatu dute
2024-ko urriak 24
Zizurko CPEIP Catalina de Foix, Camino de Santiago eta Erreniega ikastetxeetako familiek elkarretaratzea egin dute, seme-alabentzako kalitatezko jantoki zerbitzua eskatzeko. Izan ere, janaria kalitate txarrekoa dela eta janari gutxi eskaintzen dela salatu dute. Familiek banaka aurkeztu dizkiote eskakizunak Hezkuntza Departamentuari, baina, jasotako erantzunarekin ez daude ados, adierazi dutenez, egoera aldatu ez delako.
Gehiago
Nafarroako hezkuntza publikoaren etapa guztietako ikasleen ratioak murrizteko Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura kanpaina abiatu da
Lokiz eskolako eskola garraioaren autobusa istripua izan zuen asteartean
