“Ez Dago Hilda” festibala: eszena autogestionatua sustatzeko elkarlanean

Ez Dago Hilda, eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak, urriaren 25 eta 26an Iruñeko Trinitarioseko aparkalekuan eginen da IV. EDH Fest jaialdia. EDH Fest jaialdiaren helburua entsegu lokal bat eraikitzea da, eta horretara bideratuko dituzte etekinak.

2024-ko urriak 9

Ostiralean 17:00etatik aurrera, AÑUBE, MARUXAK, EZKUTU, NAXKER, LEOPARDO eta BIDE BAKARRA taldeak izanen dira.

Larunbatean ere 17:00etan THE CLAYTON, THE DILLINGERS, NESKATASUNA, OPCIO K95, AHUNTZAK, CHULERIA JODER! eta INGUMA taldeak ikusteko aukera izanen da.

Sarrerak dagoeneko salgai AITZINA, EZPALA eta HERRIKO tabernetan eta www.labur.eus/4edhfest webgunean.

Gehiago