Ibaitik itsasora Palestina askatu!

LAB sindikatuko hainbat afiliatu eta delegatuak

2024-ko irailak 24

Hilaren 27an, greba eta mobilizazioetara!

Datorren irailaren 27an greba orokorra deitu da Hegoaldean, baita Estatuko gainerako herrialdeetan ere, Israelgo estatua Palestinan egiten ari den genozidioaren aurka eta erresistentziarako eskubide legitimoaren alde, mendebaldeko estatuen pasibotasunaren aurrean, konplizitatea ez bada ere, sarraskia jasan behar duen herri baten aurka.

Guk, LAB sindikatuko afiliatuok eta delegatuok, gurea egin nahi dugu egun honetako deialdia; beharrezkoa da beste urrats bat ematea Palestinako herriaren eta haren biziraupenaren alde.

Euskal langile klaseak erakutsi du eta erakusten jarraitzen du Palestinako kausa eta borrokaren alde dagoela. Gure lurraldean zehar egindako mobilizazioak eta salaketa-ekintzak ehunaka kontatzen dira. Elkartasun internazionalista da eta izan da borroka egiteari inoiz utzi ez dion herri baten bereizgarri.

Borroka horretan jauzi kualitatibo bat emateko unea da, greba eta mobilizazio egun batean aktiboki parte hartzekoa, sarraskian estatu konplize baten jarrera salatu eta, aldi berean, erresistentzia palestinarrari babesa emango diona.

Hilaren 27ko jardunaldiak Israelek Palestinan duen genozidioa salatzeko balio behar du, baina baita estatu espainiarrak estatu sionistarekin duen konplizitatea salatzeko ere. Israelekin harreman diplomatikoak hausteko eta bere produktuei zigorrak jartzeko eskatu behar diogu, Mediterraneoan armak eta gerraontziak salduz egiten dituen sarraskiei laguntza militarra emateari uzteko.

Palestinar herriarekiko elkartasun eguna ez ezik, salaketa eta aldarrikapen eguna ere izango da.

Herri palestinarrak gure borroka behar du. Irailaren 27an kaleak bete behar ditugu egun osoan zehar planteatzen diren mobilizazioetan. Greba eta mobilizazioa dira langile klasearen tresna garrantzitsuenak. Elkartasuna eta borroka, herri palestinarrarekin batera, ezinbestekoa da.

  • Pablo Lorente
  • Jose Gonzalez
  • Maria Jose Azkona Armendaritz
  • Israel Gonzalez
  • Juan Garcia
  • Ixabel Goldarazena
  • Miguel David Martín del Rio
  • Manu Odriozola
  • Jesus Arancegi
  • Pablo Bujedo
  • Aitor Diez Aldama
  • Orreaga Zubeldia
  • Josu Martinez Mateo
  • Jose Ramon Etxabarren

Gehiago