Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26rako greba deialdia aurkeztu dute
2024-ko irailak 6
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26rako, ostegunerako, greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.
Administrazioaren aurrean sektore publikorako lan-hobekuntzak denbora luzez aldarrikatu ondoren, erakunde sinatzaileek uste dute Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak ez dietela jaramonik egin euren eskaerei: ratioak jaistea, erosteko ahalmena berreskuratzea, lan-gainkarga murriztea eta irakaslegairen egonkortzea.
Bestalde, Irakaskuntza publikoko irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuek adierazi dute nazkatuta daudela Administrazioaren negoziatzeko borondate faltarekin. Horregatik, Hezkuntza publikoko sindikatuek adierazi dute mobilizatzeko unea iritsi dela, eta dei egin diete irakasle guztiei datorren irailaren 26an, osteguna, grebarekin bat egin dezaten.