UPNk Lizarrako Txosnak erdigunetik urrundu nahi ditu, eta dirulaguntza murriztu du

2024-ko uztailak 13

Iturria: Kotarro.eus

Festagirok, besteak beste Lizarrako festetan txosnak antolatzen dituen eragileak, prentsa oharra zabaldu du azalduz aurtengo txosnak “arriskuan” daudela. Festak ospatzeko hilabete baino gutxiago falta dela jakin izan dugu Udalak, UPNk, txosnen kokalekua aldatu nahi duela. Betiko lekutik (90eko hamarkadatik daude hor) Los Llanos Kulturaguneko lorategietara.

Hala, festetan txosnei bideratzen den aurrekontua murriztu egin dela salatu dute eta antolatzaileen nahiaren kontrara lekualdatu nahi dituzte, eta asmo horren atzean “bizitza sozialetik aldendu nahi gaitu, gu baztertu, leku urrun batera eraman” eta “txosnak bideraezinak egin”. Gainera, leku horrek ez ditu txosnagune baterako baldintzak betetzen, “inguruan erasoak gertatzeko arriskua areagotzen du, emakumeontzat leku arriskutsuagoa izanik” eta “San Benito lorategia hondatuta eta lokatzez beteta gera daitekeela ere uste dugu, 4 eguneko festaren ondoren”.

UPNren argumentua omen da haurrentzako barraken ondoan egotea ez dela egokia. Txosnek baina, 30 bat urte daramate leku berean, eta berdintsu haurrentzako barrakek. Eta orain arte ez da bizikidetza horretan arazorik egon. Gainera, elkartetik adierazi da “Txosnak haurrentzako lekua ere badirela, urtero antolatzen baititugu publiko horrentzako jarduerak eta arrakasta handia dute”. Gainera, iaz Udal honekin adostu zuten txosnetarako sarbidea eta barrakak bereiztea, nolabait haur eta gazte-helduen giroak bereiziz.

Gehiago