Jaki Toki, Txantreako Janaritegi Komunitarioak, auzoko jaiei hasiera eman die

Jaki Tokik Txantrean egiten duen lana aitortzeko asmoz, Jai Batzordeak jaietako txupinazoa jaurtitzea eskaini dio. Urtean zehar, baliabide ekonomiko murritzak dituzten auzokideak laguntzen dituzte sortu duten janaritegi komunitarioarekin. Felipe Castell eta Dennis Caucil Jaki Tokiko bolondresak elkarrizketatu ditu Ahotsa.info-k proiektu honen nondik norakoak ezagutzeko.