Larunbatean Askapenak jasotako babes eta elkartasun guztia biltzeko ekitaldi politikoa burutuko du

Euskal Herrian zein nazioartean espetxe eta ilegalizazio eskaeraren aurrean jasotzen ari den babes guztia batzeko apirilaren 25ean Zarautzen ekitaldi politikoa burutuko du Askapenak eguerdiko 12:30etan Modelo Zineman.  

2015-ko apirilak 21

Euskal Herriko 50 eragile sozial, sindikal zein sozial baina gehiago dira dagoeneko “Internazionalismoa ez da delitua” babes testua sinatu dutenak eta ekitaldian batera Askapenarekin izango direnak.  Babes testuan “Euskal Herria internazionalista baten alde lan egiteko beharra eta eskubidea, eta herri burujabeen arteko elkartasunezko harremanetan eraikiko den mundu bat” aldarrikatzen dute sinatzaileek. Horien artean aurkitzen dira ELA, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Eleak, Sare Antifaxista, Marcha Patriotica EH, Txiapasekin (la Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas), Stee eilas, LAB, EHNE Bizkaia- La via campesina, KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitarista, Bizkaiako Emakumen Asamblada, Mundubat, Ikasle Abertzaleak, Euskadi Cuba, EH Bildu, Etxerat, Zirikatzen! Deustuko kolektiboa, Elkartzen, ESK, Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia- Etxeko Langileen Elkartea, SODePAZ, Komite Internazionalistak, Ahaztuak, Euskal Herrian Euskaraz, Martxoak 3, Fracking ez, Bachue elkartea, AHT gelditu-Elkarlana, Mugitu, Antikapitalistak, SOS racismo araba, SOS racismo bizkaia, Mugarik Gabe, Ekologistak Martxan, Paz con Dignidad, Ongi etorri, Asociación Atawasol vasco-maghrebi, Bizilur, Kortxoenea gaztetxea, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada, Iruñea antifaxista, Anoetako Gazte Asanblada, Ondarruko Gazte Asanblada, Aizpeitiko Gaztetxea, Sare, Joxemi Zumalabe, Fundazioa, Lurra, Arraio Irratia (Zarautz), Esan Erran Irratia (Ultzama), Pulunpe Aldizkaria (Ultzama), Hala Bedi Irratia (Araba), 7. Alaba auzo elkartea eta Euskal Herria 11 Kolore. Ahotsa.info-k ere bere atxikimendua helarazi dio manifestu honi.

Nazioartean berriz, Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek abian jarritako manifestua internazionalista eragile eta norbanako ezberdinen ehun atxikimendu baina gehiago jaso ditu. Manifestuan euskal herritarren aurkako epaiketa politiko guztiekin, eta beraz baita, Askapena eta 5 kide internazionalisten aurkako epaiketa amaitzea exigitzeaz gain, herrion arteko elkartasun internazionalista lantzen jarraitzeko konpromisoan berresten dute sinatzaileek, bereziki Euskal Herriarekiko elkartasunean.

Oraindik ere Euskal Herriko zein nazioarteko manifesturi internazionalistari atxikimendua emateko aukera irekita jarraitzen du eta babes guzti hauek bildu eta Askapenaren borrokan berresteko datorren apirilaren 25ean Zarautzen eragile internazionalistako kideek ekitaldi politikoa burutuko dute.

 

Internazionalismoaren aurkako epaiketa

Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuen kontrako seina urteko espetxe zigorra eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa eskatu zuen Auzitegi Nazionaleko Fiskalak.

"Ia 30 urteko ibilbide honetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta elkartasun zubiak eraikitzen jardun dugu; brigaden bitartez, eskuhartze inperialistak salatuz edo beste herriekiko elkartasun ekimen eta kanpainak garatuz", azaldu du Askapenak. "Estatu espainiarrak ilegalizatu nahi duena internazionalismo iraultzailea, abertzalea eta herri mugimenduko kidea dela. Askapenako kideok argi adierazi dugu ez dugula inolaz ere epaiketa hau onartzen. Ez dugu gure borroka internazionalista kriminalizatu, espetxeratu eta ilegalizatzea onartzen. Ez dugu herrion borrokaren sugarra itzaltzen utziko. Euskal Herria internazionalista gaur inoiz baina beharrezkoago izaten jarraitzen du eta beraz, erasoak eraso lanean jarraituko dugu", azpimarratu dute.

 

Gehiago