Espainiak ilegalizatu nahi duen euskal internazionalismoa

Askapenak erakunde internazionalistaren sorrera eta lehenengo pausoak nolakoak izan ziren azaltzen duen erreportaiak egin du. Datozen asteetan, bere ibilbidearen inguruko beste bideo batzuk zabalduko ditu ilegalizatu nahi dutena zer den azalarazteko.

2015-ko otsailak 28

2010eko irailean Askapenako 8 kide atxilotu zituzten. Lau urte beranduago Espainiar Estatuaren benetako asmoa zein den argitu da: Askapenaren ilegalizazioa. Baina zer da debekatu nahi dutena? Zergatik?  Zer da ilegalizatzerainoko beldurra ematen dien proiektu iraultzailea?

Askapenaren jaiotza eta lehen kanpainak (1987-1992) jasotzen dituen bideo bat zabaldu du erakunde internazionalistak. Baina Euskal Herrian elkartasun internazionalistak zorionez 28 urte baina gehiago ditu. Horren adibide da 1986an NATOri Hego Euskal Herrian emaniko ezetza edo Burgoseko prozesuan beste herrietatik jasotako babesa.
Nikaraguari begira, Euskal Herriko borroka ikusi genuen islatuta eta testuinguru horretan, 1987an militante internazionalistek antolatu eta Askapena sortu zuten, internazionalismoa herri honen askapen borrokaren baitatik egin zedin. Euskal askapen prozesuan internazionalismoa helburua eta bitartekoa izan behar zuen. Ertamerikako suaren berotan heldu ziren 90. hamarkadara, ziklo berri batera.

 

Gehiago